Berdintasunaren Aldeko Euskal Herriko Gizonen Elkargunea / Red de Hombres por la Igualdad del País Vasco read more »

Dibujo

APURTU BORTIZKERIAREN KATEA!!

2013ko otsailak 14, 18:00, Vitoria – Gasteiz, erdialdea.

APURTU BORTIZKERIAREN KATEA!!” ekimenaren bidez, otsailaren  14an, On:Gizek (Berdintasunaren Aldeko Elkartea) kudeatzen duen Ez:berdin Zentroak, One Billion Rising”mundu mailako ekimen honetan parte hartuko du.

“One Billion Rising” ekimena, V-day elkarteak antolatzen du, emakumeekiko maitasuna eta errespetua alde batetik eta euren aurkako bortizkeriaren arteko zubia egin nahi duen elkarte bat.  Beronen izenean, “V” hizkia erderazko “San Valentín”, “vagina” eta “victoria” hitzetatik dator, izan ere V-dayren egun ofíziala otsailaren 14a da, herrialde askotan “San Valentin” Eguna ospatzen da eta.

V-day elkarteak antolatzen dituen jardueren artean, urtero otsailaren 1etik martxoaren 8ra arte, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizuna izanik, boluntario talde askok Enslerren “Aluaren bakarrizketak” lana munduan zehar antzeztuko dute, emakumeen eta nesken aurkako bortizkeriaren kontrako eskualde-programak babesteko dirua biltzeko helburuarekin, etxeko indarkeria eta bortxaketa sexuala jasan duten biktimei laguntzen dieten harrera-etxeak barne.

Gainera, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako bestelako jarduerak sustatzen dituzte, adibidez, 2007an munduan zeharreko 1,150 unibertsitatetan eta bestelako komunitatetan 3,000 ekitaldi baino gehiago antolatu ziren. Gaurdaino, V-dayren proiektuak 40 milioi dólar baino gehiago bildu du eta milioika pertsona hezi ditu etxeko indarkeriaren gaiari buruz, baita hauxe desagerrarazteko ahaleginei buruz.  Horrez gain, Ekialde Ertainean, Karama programa sortu du eta 5,000 komunitate-programa eta harrera-etxe baino gehiagoren sorreran lagundu du Kenian, Egipton eta Iraken.

Oraingoan “One Billion Rising” izenpean, emakumeen kontrako sexu erasoak salatu nahi da.

V-dayn egiten diren parte hartzerako proposamenak era askotakoak dira eta On:gizen (Berdintasunaren Aldeko Elkartea) dantza egiteko aukera hartu dugu, nahi duen pertsona orok parte har dezan koreografia soil bat sortuz. Halaber, musika eta dantzaren bidez jendeak entzun eta ikus gaitzan nahi dugu, honako lemapean:

APURTU BORTIZKERIAREN KATEA!! ¡ROMPE LA CADENA DE VIOLENCIA!

Horretarako, “Break the Chain” abestia aukeratu dugu.

Musika eta dantzaren munduko pertsona batzuk borondatez abesti hau eta koreografia soil bat sortu dute, kanpaina honetarako espresuki.

On:gizek, Ez:berdin Zentroa (berdintasunerako zentroa) kudeatzen duen elkarteak, ekimen hau ezagutzera eman nahi du, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko dugun inplikazioaren adierazle bezala.

Hori dela eta, hiritar guztiok ekintza honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu, ludikoa izateaz gain, egiazko berdintasunaren alde hausnartzera eta lan egitera bultzatzen gaituen aldetik. Parte-hartzerako zuzenduta dagoen bideo honetako koreografia-pausoak ikusi eta ikasi ahal izango dituzue.

Ekitaldia otsailaren 14an arratsaldeko 18.00etan izango da. Gasteizko erdialdean (lekua zehazteke dago). Zuri koloreko arropaz jantzita etortzera animatzen zaituztegu.

Hona, ikustea merezi duten 4 lotura:

Mª Teresa Egurrola Garayo hilketaren aurrean, ustez bere bikotekideak eragindakoa, azaroaren 28an (asteazkenean), 20:00etan, Virgen Blanca enparantzan, Gasteizko Plataforma Feministak gaitzespen-kontzentraziora deitu du.

Hemen duzue kanpaina honen berri. Nondik datorren,  zer nahi du esan…

Hemen irakurri

ON:Giz Elkarteak eta EZ:BERDIN Zentroak, bertoko gizon taldeen eskutik, Gasteizko gizonak indarkeria matxistaren aurkako gurpilean parte hartzera deitzen ditu.

Gizonen Gurpiletan edozein gizonek parte hartu ahal du. Halaber, beste taldek ere ekimen honekin bat egitera animatzen ditugu.

Deialdia hurrengo AZAROAREN 24an, ARRATSALDEKO 19.15etan ANDRE MARI ZURIAREN PLAZAN izango da.

Indarkeriaren aurkako lazo zuria egiteko kandela ekartzea eskertuko da.

25N gasteiz

Genero ikuspegia aintzat hartu ez dutelako, andreentzat arriskutsu diren eremu ugari ditu Bilbok.

Berria, azaroaren 21 ean

Erresuma Batuetako elizak uko egin dio emakumeek apezpikua izateari.

Irakurri berria hemen (erdaraz dago)

Zipriztintzen taldeak, Ermuan datorren urriaren 20an ospatuko den Gizonok indarkeria matxistaren aurkako 3. ihardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Aurten, hausnarketa eguna MIKROMATXISMOEI buruz gogoeta egiteko erabiliko dute.

III. Ihardunadlia “Gizonok Indarkeria Matxistaren aurka” / III Jornada Hombres contra la Violencia hacia las Mujeres

Berriro Espainako gobernuak aitatasun baimenaren handitzea atzeratu du 2014-rako

Ikusi hemen berria