Nortzu Garen
Berdintasunez jantzitako gizon zein taldeak elkartzeko topagune irekia, honako oinarrietatik abiatuta.
- Andra-gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasunaren alde konprometituta dauden gizonentzat zein taldeentzat erreferentzi izatea Euskal Herrian.
- Sexismoa desegin, eraitsi eta errotik kentzearen aldeko eraldaketa sustatzea, jendeartean zein norbanako baitan.
- Sexismoak eragindako bidegabekeriak zuzentzeko lanean dabiltzan gizon taldeen bilgune eta topaleku izatea: informazioa bateratu eta kudeatzea, taldeen arteko komunikazioa erraztea eta ahaleginak koordinatzea.
- Jendarte zabalera begira, Gizon Sarearen oinarriak eta ekintzak aditzera eman, kontzientziatze eta sensibilizatze lanak gauzatu, eta diskriminazioak eta bidegabekeriak amaitzeko ekintza publikoak sustatu.
- Jendarte eraldaketa lan hau norbere baitatik abiatu nahi duten gizonentzat hausnarketarako baliabideak eskeini eta bideratu.
- Gizonak adoretu maskulinotasun hegemonikoaren deseraikitze prozesuaren ardura nork bere gain hartzera, jendarte bidezkoagoa lortzeko konpromisoaren baitan